Biona Biona

 678 541 685 | 946 466 844 | biona@clinicabiona.com | ES

  • Hasiera
  • Klinika
  • Terapiak
      • Odontología Biologikoa
      • Ortodontzia eta posturologia
      • Terapia Neurala
      • Podologia
      • Osteopatia
  • Terapeutak
      • KEPA ABASOLO
      • IONE AMEZAGA
      • JENIFER LARRABEITI
  • KONTAKTU DATUAK
  • 1º KONSULTA
  • Hasiera | 
  • Terapiak | 
  • Terapia Neurala

TERAPIA NEURALA

Gure organismoaren ikuspegi integrala

Gure gorputzeko atal guztiak elkar harremanetan daude, hein batean, burua, organoak eta ehunak nerbio - sare berari konektatuta daudelarik. 

Nerbio-sistema begetatiboak organo eta ehunen funtzioak erregulatzen ditu, hauen artean oreka mantenduz eta nerbio – sistema begetatibo horretan integratuz. 

Nerbio – sarean narritadura sortzeak (orbainak, infekzioak, interbentzio kirurgikoak, estres emozionala,…) neurobegetatiboa alda dezake, eta ondorioz, gorputzeko edozein atalek sintoma  ezberdinak nabaritzea. 

Terapia neuralak, narridurak neutralizatzea du helburu, eta horretarako, pazientearen historiaren araberako puntu espezifikoetan prokaina duten injekzioak erabiliko ditugu. Modu honetan, nerbio sistemak, orekatuagoa izango den orden berria bilatuko du, zeinean mina, infekzioa, alergia, lardaska edo nahasketa hormonala desagertu daitezkeen. 

 

Gorputz bat, konekzio bat

Terapia neurala, organismoaren ikuspegi holistikoari jarraituz eta nerbio - sistema begetatiboan barrena saiatzen da pazientearen ondoezak neutralizatzen.

Honela egiten dugu lan

Gure gorputzeko atal guztiak elkar harremanetan daude.

Nerbio sistema, aparteko matrize zelularraren bidez (oinarrizko sustantzia bezala ezagutzen dena) gainerako zeluletara heltzen den informazio – sarea da, zeinak organo eta ehun ezberdinak integratzen dituen gure gorputzean. 

Modu honetan, sistemaren edozein atalaren ezaugarri eta funtzioen aldaketa eragingo lukeen narritadurak, sistema bere osotasunean jo egingo du, eta aldez aurretiko disfuntziorako joera aurki ditzakegun lekuan sumatuko dira ondorioak. 

Izan ere, terapia honek, narritadurak neutralizatzea du helburu, hauek tonu neurobegetatiboa erasotzeaz gain, gaixotasuna sortzen dutelarik. Neutraultasun hau, pazientearen nerbio – sistema begetatiboak eraso edo lesioak jaso dituen leku espezifikoetan anestesia lokalaren kontzentrazio apala, orokorrean prokaina, aplikatuz lortzen da.  

Informazioaren hartu – emana oztopatzen duten eta nerbio – sareari estimulu narritatuak bidaltzen dituzten blokeoak ezabatuz erregulazio mekanismoak suspertu nahi dira, organismoak berak erreakzio auto – sendagarriak produzitu, ekintza propioa garatu eta bere bizi indarraren bidez orden berrirantz zuzendu dadin. 

Horrexegatik, Terapia Neurala neurri higieniko eta naturalekin osatzen dugu. 

 

NOR ARDURATUKO DA ZUTAZ?

Kepa Abasolo: Odontologo eta ortodonzista.

1998. urtean Odontologian lizentziatu nintzen. Behin gradua amaituta, Arrasate-Modragon-eko hortz klinika batean hasten naiz lanean. Bi urte geroago, Bilbora bueltatzen naiz, eta hainbat kliniketan haginlari lanak egiten ditut (protesiak eta ebakuntzak gehienbat).  

2002. urtean, Muñiz doktorearen Ortodontzia graduondoa amaitzen dut Madrilen. Ondoren, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hortz kliniketan lan egiten dut, ortodontzia tratamenduetan espezializatuz. 

2008. urtean, Espainiako Kinesiologia eta Medikuntza Odontologiko Elkartean (SEKMO) Posturologia eta Kinesiologia Masterra egiten dut.

2010. urtean, Bartzelonako San Joan de Déu ospitalean Terapia Neural (TN) eta Odontologia Neurofokala (ONF) Masterra  burutzen dut, eta 2011. urtean, Errehabilitazio Neuro Oklusalarekin (RNO) izaten dut lehenengo harremana. 

2013-2014 urte bitartean, Goi mailako Hortzen Ikasketa eta Ikerketaren Nazioarteko Zentroan (CIDESID) Inplantologia eta Protodonzia Masterra burutzen dut Bartzelonan.

Azkenik, arestian aipatutako guztiari, Damon, Invisaling, Clear Alligner eta Orthoclonic  sistemei, Analisi posturalari, Estimuloterapiari, Oligoterapia, Odontologia holistiko eta biologikoari, Hortz – Laserrari eta Ozonoterapiari buruzko formakuntza ikastaro eta seminarioak gehitu behar ditugu.

JAR ZAITEZTE GUREKIN KONTAKTUAN

Bete beharrezko eremu guztiak!

Klinikaren zein egiten dugun lanaren inguruan sor daitezkeen galderak gustura erantzungo ditugu.
Izena baliogabea
Email-a baliogabea
Telefonoa baliogabea
Helbidea baliogabea
Idatzi zure mezua
Pribatutasun politika onartu behar duzu
Entrada no válida
Entrada no válida

Logo de la clinica Biona

  678 541 685 | 946 46 68 44 | biona@clinicabiona.com | Erribera Kalea, 17, 48005 Bilbo, Bizkaia

  • Lege - oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika
Biona Aviso Legal | Política de privacidad